Honela definitzen da Minen Arriskuari buruzko Heziketa (MRE): “Arriskuan dauden gizataldeei portaera seguruago bat irakasteko eta kaltetutako komunitateen arteko lokarriak sortzera bideratutako hezkuntza prozesua”.
Funtsean, herrialde guztiek lagundu behar dute minen arriskuei buruzko sentsibilizazio programak eta lehergai hondarren arriskuei buruzko heziketa planak bultzatzen.
Mendebaldeko Sahara gerra krudel baten borroka-leku izan da 1975az geroztik.
Gerraren ondorioz, era guztietako milaka mina antitanke eta antipertsona erabili dira, hainbesteraino non GKE batzuek Sahara TOP TEN delakoen zerrendan sartu dute, hau da, mina gehien daukaten munduko hamar herrialdeen zerrendan.
Minak normalean lurpean egoten dira, baina batzuetan lur azalean ere bai; minek ez dakite bereizten zibila eta militarra, zaharra eta umea. Arma krudel horri ez zaio axola zer edo nor lehertzen duen.
Minak metalez, plastikoz zein zurez eginak izan daitezke. Formari dagokionez, badira karratuak, biribilak, eta abar. Gehienetan oliba kolorekoak dira, baina kolore guztietakoak daude.
INFORMAZIOA: minek hil, zauritu eta mutilatu egiten dute.
MEZUA: ez ukitu, aukeran beti urrundu minetatik.
INFORMAZIOA: minak gutxien uste diren lekuetan egoten dira.
MEZUA: “gauza bitxi” bat ikusi ezkero, urrundu handik eta albait arinen parte eman agintariei.
INFORMAZIOA: minak gehienetan presioz edo trakzioz lehertarazten dira, besteak beste.
MEZUA: ez egin presiorik ezagutzen ez duzun objektuen gainean, ez tiratu edo askatu hari edo alanbre susmagarririk.
INFORMAZIOA: Mendebaldeko Saharan ugari dira baita ere lehertu gabeko granadak, jaurtigauiluak, bonbak eta munizioak.
MEZUA: objektu horiek lurrean sakabanatuta aurki daitezke, batez ere militarrek okupatutako guneetan. Era guztietako formak eta koloreak izaten dituzte, baina gehienetan metalezkoak izaten dira, nahiz eta badiren plastikozkoak, vaketitazkoak e.a.
INFORMAZIOA: bonbak, granadak eta gainontzeko munizioak minak baino arrisku gutxiagokotzat jotzen dira.
MEZUA: Lehertzeke dauden munizioek ere badakite hiltzen, zauritzen eta mutilatzen.
INFORMAZIOA: Haurrak dira arrisku gehien duten gizataldea.
MEZUA: jolaserako tokiak eta aisialdirako guneak ez daudenean haurrak bazter miran hasten dira.
Picnic-etan, txangoetan, ur eta egur bila joatean e.a. istripu larriak gerta daitezke. Haurrak zaintzea helduen ardura da.
INFORMAZIOA: Mendebaldeko Saharan minak eta lehertu gabeko munizioak berdin aurki daitezke leku ezagunetan nola ezezagunetan (ikus minen arriskua).
MEZUA: gogoan hartzen baduzu norabait joatea galdetu hau beti zeure buruari: Nora noa? Zein bide hartu behar dut? Nola? Presaka eta nolanahi ibiltzen dena arriskuan sartzen da. Hobe da berandu heltzea sekula ez heltzea baino.
INFORMAZIOA: zoritxarrez, Mendebaldeko Saharan ez dago arrisku seinalerik. Horrek arazoa larritu baizik ez du egiten.
MEZUA: batzuetan gorriz pintatutako harri metak ikusten dira, beste batzuetan zotz bat zapi bat lotuta duena, abisu gisa.
Bakanago agertzen da mundu osoan erabiltzen den seinalea, hau da, “Kontuz, minak” hitzak ageri dituen triangelu gorria.
Halako seinale bat ikusi ezkero behar diren neurriak hartu behar dira. Onena, halere, lekuak hustea da.
Beti komeni da arretaz jokatzea eta aldez aurretik ikastea zeintzuk diren Mendebaldeko Saharako mina eremuak
INFORMAZIOA: Mendebaldeko Saharako gune batzuetan gerra-materiala dago, hautsita edo bertan behera utzita.
MEZUA: Baliteke tanke, auto eta arma abandonatu horiek lehergai bizia izatea oraindik. Beraz, ez ukitu eta ez hurbildu.
INFORMAZIOA: Saharan garraioa autoz egiten da gehienetan (lur gaineko garraioa baizik ez dago).
MEZUA: txoferrak beti bide eta ibilbide erabilienetatik ibili behar dira; erabiltzen ez diren bide zaharrak arriskutsuak izan daitezke.
INFORMAZIOA: posible da ustekabean gune arriskutsu batean sartzea (arrisku seinaleak edo arriskua bera ikustean jakiten da hori).
MEZUA: ziur dakizunean arrisku baten aurrean zaudela, geratu, begiratu, pentsatu, aztertu egoera, ondo ikertu geratu zaren tokia. Holakoetan, etorri zaren bidetik itzultzea izaten da onena, hau da, zure lorratzen gainetik berriro joatea.
INFORMAZIOA: Mendebaldeko Saharan eraikitako harresi marokoarra da oraindik munduko gune minatuena eta lehertu gabeko munizio gehien dituena, ez bakarrik Mendebaldeko Saharan baizik eta mundu osoan ere.
MEZUA: jarraibideak bete beti.
Harresiaren aurka eta sahararren alde diharduten mugimenduek salaketa manifestazioak egin dituzte harresiaren aurrealdean beren gaitzespena adierazteko.
Zalantzarik gabe mugimendu hori oso garrantzitsua da nazioarteko iritzi publikoa Saharako arazoaz ohartarazteko, baina nola horrelako ekintzak arriskutsuak izan daitezkeen komeni da kontuan hartzea bizpahiru gauza:
JAKINMINA, LAZAKERIA ETA DESOBEDIENTZIA BETI DIRA ARRISKUTSUAK.
Mendebaldeko Saharak toki harrigarriak ditu, mendiak, wadiak, bazter hunkigarriak bitxiaren bitxiz edo eragiten duten nostalgiaren indarrez.
Saharako herria (ustekabean) bitan zatituta geratu zen. Gure lurra ere erdibituta geratu da milioika mina dituen harresi izugarri baten bitartez.
Hogei urtetik gorako lagun askok ez dute ezagutzen beren aberriko geografia, ez dakite nolako arriskua dagoen, baina lurralde horretantxe daude gure asmoak, gure helmuga, gure oroitzapenak, gure haurtzaroa eta gure oroimina.
Ez daukagu langile kualifikaturik, teknologiarik, e.a., baina bagenitu ere ezer gutxi egin ahal izango genuke, minak urte askoan egoten baitira bizirik lurpean eta beti ibili behar baita begiak erne horiekin. Oraindik ez dago herrialde bat minen aurkako borroka irabazi duenik.
Mina horiek ezabatzeko milioiak eta milioiak eralgi dira dolarretan, baina ez da hargatik emaitza onik atera. Zinez borroka zaila da.
Sahararrok gara minen eta lehertu gabeko munizioen biktimagai errazenak.
Minen arriskuari aurre egiteko errotik baztertu behar ditugu ondoko jarrerak:
Epe luzera oso garrantzitsua da Mendebaldeko Saharan minen arriskuari buruzko heziketa ona ematea eta herritarrei irakastea posible dutela minen arriskuarekin bizitzea, mamu eternal bati bezala begiratu gabe.
Agian egunen batean desagertuko dira lehergailu eta mina guztiak eta landatuko dira horien tokian zuhaitzak eta larrosak!
DATORRELA BAKEA JUSTIZIAREN ESKUTIK, EZ HARRESI ETA MINEK INPOSATURIK.
Gaici Nah-k zuzendutako webgunea.
Esker bereziak Alicia Guisado Riañori; baita Bermeoko Udalari, Miren Josu Camposeri, a Gaizka Azcarayeri, Kadi Baniri,
Miguel Angel Marquez irakasleari, Besalderi eta proiektu honetan lagundu duten guztiei.