Harresiak eraikuntza erraldoi batzuk dira, gotortuak, minez josiak, 160.000 soldadu baino gehiagoko armada indartsu batek zainduak eta ehunka tanke, milioika mina, hesi arantzadun eta era guztietako oztopo militarrez inguratuak.
1975ean Marokoko armadak sahararren lurraldeak indarrez okupatu zituenean hasi ziren harresi horiek eraikitzen helburu espantsionista hutsez, hau da, lurralde okupatuen kontrola segurtatzeko eta bortxazko okupazioa fait accompli edo aldaezineko gertaera bihurtzeko.
Gaur egun horma horiek oinarrizko giza-eskubideen kontrako urraketa gordina dira eta nazioarteko legeriaren aurkako eraso zuzena.
1975ean, Espainiak Saharatik alde egin zuenean, Marokok iparraldetik eta Mauritaniak hegoaldetik gerra hasi zuten Fronte Polisarioaren aurka. Gerraren ondorioz Mauritaniak, porrot egiteko zorian, bakea sinatu zuen Fronte Polisarioarekin 1979an eta uko egin zien lurraldearen gainean zeuzkan eskakizun guztiei. Une hori baliatu zuen Marokok bere okupazioa sahararren herrialde osoraino zabaltzeko. Polisarioak ez eze nazioarteko erakundeek ere salatu zuten okupazio hori.
Bere burua defendatu beharrez, Polisarioak gogortu egin zituen bere erasoaldiak eta oso egoera larrian jarri zuen Marokoko erresuma. Gauzak horrela, eta nola Marokoko armadak ez zuen lortu Mendebaldeko Sahara indarrez azpiratzerik, “aterabide magiko” bat asmatu zuen.
Gatazkaren egoera politiko-militarra hausnartu ondoren, Hassan II.ari “lotsaren harresi” kriminalak eraikitzea gogoratu zitzaion estualditik ateratzeko.
Ben Othman korolenaren agindupeko "Larak" izeneko indar berezi batek erdialdeko Marokotik jaitsi eta egoitza hartu zuen Abattih-en, Tantan-eko hegoaldean. 1980ko abuztuan indar hori Ras el Janfrara abiatu zen, hau da, Zini eta Smara mendien arteko lautada erraldoia azpian hartzen duen muino batera, misio harrigarri batekin: ordura arte Saharan jasandako derrotak berriz gertatzea galaraziko zuen harresi bat eraikiko zuten langileak babestea.
Lurraldeaz jabetu ondoren eta milaka dozena soldadu obrak zaintzen jarri ondoan, ehunka hondeatzeko makina eta bulldozer, hondeatzaileak eta ingeniari brigada osoak hasi ziren harresia eraikitzen. Hilabete batzuk lehenago erokeria hutsa zena denbora gutxiren buruan bukatuta zegoen eta geroztik hor dago, hainbeste jenderen etsipen eta kalterako.
Harresia sei zati edo puskatan egin zen. 1987ko apirilean harresia Atlantiko itsasora iritsi zen La Gueran barrena, eta horrenbestez obra faraoniko horren eraztunak hesituta utzi zuen bere barruan Mendebaldeko Sahara.
Aztertzaile batzuek diote sekula ez dela egin halako lan erraldoirik: ingeniariak eta hondeatzaileak gau eta egun lanean ziharduten bitartean berrogei mila soldadu zeuden guardian lanak zaintzen. Zailtasun teknikoagatik barik bere neurri erraldoiarengatik da obra hau benetan itzela.
Marokoren arabera:
Egitura: lauzpabost kilometrorik behin konpainia bat dago, normalean infanteriakoa (ehun gizon inguru) eta unitate horietako bakoitzak sekzio bat dauka mendean (30-40 gizon).
Unitate horiek eskuarki infanteriako soldaduz osatuta daude baina badira beste arma batzuk ere, hala nola paraxutistak edo bestelako komando batzuk. Hamabost kilometrorik behin radar batek tiro-koordenadak hornitzen dizkie artileriako bateriei eta aurrerago mina eremuak eta alanbradak aurkitzen dira.
| Tramoa edo harresia | Luzera Km. | Hasiera | Betetzen dituen puntuak | Amaiera | ||
| Data | Puntua | Data | Lekua | |||
| 1º | 500 | 8/1980 | Ras el janfra | Jreibichat, teuerguet, smara, sequen y bu cra | 6/1982 | Bojador |
| 2º | 300 | 2/12/83 | s.o de bu cra | Amgala. | 24/1/84 | teuerguet |
| 3º | 320 | 2/4/84 | Zac s.e de Marruecos | Eydeiria eta hauza | 7/5/84 | Ratmia |
| 4º | 380 | 24/12/84 | Lebaj s.e de marruecos | Mahbes eta farsia | 17/1/85 | Lebraiga |
| 5º | 670 | 14/5/84 | s.e de Amgala. | Guelta, bir guenduz e imlili | 1/9/85 | leboirda |
| 6º | 550 | 16/2/87 | s. de taref el mujnza | Auserd, tichla y el geurgarat | 16/4/87 | El geurgarat |
Marokoko armadak oso radar sistema sofistikatuak erabiltzen ditu: gau eta egun lanean ari dira eta gauza dira pertsona bat 30 kilometrora detektatzeko eta ibilgailu bat 60 kilometrora.
Stentor, Rasit eta Ratac radarrak dira Marokoko armadak gehien erabiltzen dituenak. Orobat erabiltzen ditu Westinghouse radar indartsuak, iturri batzuen arabera Mendebaldeko Sahara osoa estaltzen dutenak.
| Nº | Erreferentzia | Datuak | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 01 | Hasiera data | Agosto de 1980 | |
| 01 | Bukaera data | 1987/4/16 | |
| 03 | Urte kopurua | 8 urte | |
| 04 | Lanegun kopurua | 917 egun | Teorikoak |
| 05 | Luzera guztira | 2720 Km | |
| 06 | Puntu urrunena iparraldetik | Lebaj | Warkziz-eko hego-sortaldea. (Marokoko hego-sortaldea) |
| 07 | Puntu urrunena hegoaldetik | El guergarat | Mendebaldeko Sahararen hego-sartaldea |
| 08 | Zenbat zati | 06 | Lau aktiboak |
| 09 | Azkarren egindako harresia | Laugarren harresia | 16,520 Km./24 ordu |
| 10 | Astiroen egindako harresia | Lehenengo zatia | 1,039 Km./24 ordu (4) |
| 11 | Zati luzeena | Bosgarrena | 670 Km |
| 11 | Zati laburrena | Bigarrena | 300 Km |
Gaici Nah-k zuzendutako webgunea.
Esker bereziak Alicia Guisado Riañori; baita Bermeoko Udalari, Miren Josu Camposeri, a Gaizka Azcarayeri, Kadi Baniri,
Miguel Angel Marquez irakasleari, Besalderi eta proiektu honetan lagundu duten guztiei.