Metodo ezberdinekin lan egiten dugun hainbat herrialdetako ekintzaile talde bat gara. Gure helburua da ahalik eta informazio gehien ematea sahararrei eta nazioarteko komunitateari Mendebaldeko Saharako harresi eta minei buruz.
"Lotsaren Harresia" deitzen dugun zorigaiztoko hormaren berri emateko eta horma horrek dakartzan ondorio txarrak munduari jakinarazteko zegoen premia gorria ohartu ondoren erabaki genuen Proiektu hau sortzea. Teknologia berriek informazioa eskuratzeko ematen dituzten aukerak aprobetxaturik, web orri bat sortu dugu Mendebaldeko Saharako harresi eta minen inguruko gaiak aztertzeko.
Gaici Nah-k zuzendutako webgunea.
Esker bereziak Alicia Guisado Riañori; baita Bermeoko Udalari, Miren Josu Camposeri, a Gaizka Azcarayeri, Kadi Baniri,
Miguel Angel Marquez irakasleari, Besalderi eta proiektu honetan lagundu duten guztiei.